Xalbadorren Eguna dela eta, bertsopaper lehiaketa antolatu du Deiadarra elkarteak

Urepelen, urriaren 21ean. Iriondo, Gorrotxategi eta Loidisaletxe beteranoak ageri dira/
Urepelen, urriaren 21ean. Iriondo, Gorrotxategi eta Loidisaletxe beteranoak ageri dira

Parte-hartzaileek 15 urte arteko neska-mutilak izan behar dute, eta bakoitzak gutxienez lau bertso, eta gehienez zortzi idatzi beharko ditu. Gaia librea da, betiere Xalbador gogoan hartuko badu

DVDonostia

Itzal luzea utzitako bertsolari eta artzaina da Fernando Aire, 'Xalbador' (1920-1976). Urepelekoa joan zenetik ia 43 urte igaro dira, eta oraindik ere, bizirik dirau haren ondareak. Aurtengo Xalbadorren Eguna dela eta, bertsopaper lehiaketa antolatu du Deiadarra elkarteak, gaztetxoentzat. Festaren antolatzailea Deiadar elkartea da, 2004. urteaz geroztik.

Lehiaketako parte-hartzaileek 15 urte arteko neska-mutilak izan behar dute, eta bakoitzak gutxienez lau bertso, eta gehienez zortzi idatzi beharko ditu. Gaia librea da, betiere Xalbador gogoan hartuko duena den heinean. Sari berezia izango da baxenafarreraz egindako bertsopaper onenarentzat. Parte-hartzaile bakoitzak bertso-sorta bakarra igorri dezake, hala ere.

Lanak igortzeko azkenengo eguna irailaren 30a izango da. Lanaren hiru kopia igorri beharko dira Deiadarra elkartera. Epaimahaiak Xalbadorren egunean bertan banatuko ditu sariak.

Bertso-sorta ezizenez sinatu beharko da, beste sobre itxi batean egilearen izen-deiturak eta helbidea jarriz, kanpotik ezizena bakarrik ezarrita.

Iazko Xalbadorren Eguna urriaren 20 eta 21ean egin zuten Urepelen. Xalbador bertsolaria ez ezik, festaren hamabosgarren aldian beste hiru bertsolari omendu dituzte: Joanes Arrosagaray (Aintzile, 1949-1998), Ernest Alkat (Iholdi, 1951-2008) eta Fermin Mihura (Azkaine, 1946-2013).

Temas

Euskera