Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Xabin Fernandez, agerraldian.
Audiogile Berriak

Xabin Fernandezen 'Zure ilunetan' jada entzungai

Audiogile Berriak egitasmoaren bigarren edizioan hautatu zen eta GUAUn eskegi dute orain

J. A.

Astelehena, 24 azaroa 2025, 15:11

Comenta

Igogailu batean harrapatuta geratzeak sortzen duen tentsio guztia islatzen duen 'Zure ilunetan' soinu fikzioa jada entzungai da EITBren GUAU plataforman. Xabin Fernandez Zubeldiak egin zuen gidoia, maiatzean jakinarazi zen hautatua zela eta ordutik ULU Mediak ekoiztu du EITB Mediarentzat eta Oier Arantzabalek zuzendu. Bost ataletan banatua, izaki misteriotsu batzuen lekukotzak dena hankaz gora jarriko du.

Aktore oso ezagunen parte hartzea izan du: Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Anartz Zuazua eta Xabin Fernandez bera, besteak beste. Anartz Zuazuak zuzendu ditu aktoreak; Alain Urrutiak sortu du irudia, eta soinu diseinuaren ardura Oier Arantzabalena izan da.

Agerraldian izan dira Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari orokorra eta Maite Goñi EITB Mediako Irrati eta Audio zuzendaria. Audio fikzioa aurkezteaz gain Audiogile Berrien hirugarren edizioa iragarri dute.

2026ko deialdia, martxan

Gaurtik aurrera, berebat, zabalik dago Audiogile Berriak ekimenaren 3. edizioan parte hartzeko aukera. Aurrekoaren ildotik, aurkezten diren lan guztietatik fikziozko hiru audio-gidoi proiektu onenak (bideragarritasun eta kalitate aldetik) garatu egingo dira, gidoi bilakatu arte.

Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian hiru hilabetez lanerako lekua izango dute hiru proiektu finalisten egileek, martxotik maiatzera. Horrekin batera, 2000 euroko dirulaguntza jasoko dute proiektuak garatzeko, Tabakaleraren kontura, eta prestakuntzako eta gidoia garatzeko bi egonaldi egingo dituzte ondoko profesionalek lagunduta: Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria (Holobiontea), Isabel Cadenas (De eso no se habla, Ondas saria 2025) eta Oier Aranzabal (Ulumedia). Proiektuak aurkezteko epea urtarrilak 12ra arte zabalik izango da.

Horietako bat ekoitzi egingo du EITBk eta zabaldu. 2026ko maiatzaren amaieran emango du epai-mahaiak erabaki horren berri. Aukeratutako proiektuak 30.000 euroko aurrekontua izango du ekoizpenerako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabin Fernandezen 'Zure ilunetan' jada entzungai

Xabin Fernandezen 'Zure ilunetan' jada entzungai