Xabat Galletebeitia lekeitiarra da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalista
Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 12 de noviembre 2023, 18:29
Xabat Galletebeitia lekeitiarra da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalista, Berrizen jokatu zen lehen finalaurrekoan garaipena eskuratu ostean. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an.
Publicidad
Berrizko Olakueta frontoian egin zuten lehen geldialdia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoek. Bertsozalez gainezka egon zen frontoia, 550 bertsozale inguru gerturatu dira bertara. Sei bertsolari aritu ziren kantuan han: aipatu Xabat Galletebeitiarekin batera, Aitor Etxebarriazarraga, Eneko Abasolo 'Abarkas', Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka eta Koldo Gezuraga.
Itxaro Juaristi aritu zen gai-jartzaile lanetan eta epaile gisa, ostera Ander Arrien, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari beharretan, azkenik, Itziar Basterretxea Olarreaga egon zen.
Hala, lan puntuagarriak amaitu ostean, Galletebeitiak bildu zituen puntu gehien, 616,5, abenduaren 16ko finalerako txartela eskuratuz. Haren atzetik honela geratu zen sailkapena: Gorka Pagonabarraga (604 puntu), Aitor Etxebarriazarraga (585,5), Eneko Abasolo 'Abarkas' (550,5), Koldo Gezuraga (549,5) eta Iruri Altzerreka (548,5).
Santurtzin eta Lemoan, hurrengo finalaurrekoak
Txapelketako bigarren finalaurrekoa Santurtziko Serantes Kultur Aretoan jokatuko da azaroaren 18an (17:00) eta honako hauek arituko dira lehian finalerako sailkapenaren bila: Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Jone Uria, Mikel Goiriena, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.
Publicidad
Hirugarren eta azken finalaurrekoak, berriz, Lemoako udal kiroldegira eramango ditu bertsolariak azaroaren 25ean (17:00). Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Ibai Amillategi, Oihana Bartra, Josune Aramendi eta Aissa Intxausti arituko dira han azken txartelak lortu nahian.
Urriaren 1ean abiatu zen Bizkaiko Bertsolari txapelketa Mungian, eta abenduaren 16an amaituko da, ohi duen legez, Bilboko finalarekin. Kanporaketetan 36 bertsolarik kantatu zuten: Udabarria Bertsotanetik sailkatutako 30 bertsolarik eta 2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten beste seik. Finalaurrekoetako fasera 11 bertsolari sailkatu dira eta han izango dituzte zain finalaurrekoetara zuzenean pasatu diren 7 bertsolariak: 2021ean finalista izan zirenak. Hiru finalaurrekoetako irabazleek eta puntuazio altuena lortzen duten beste bostak sailkatuko dira Bilboko finalera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión