Uztailaren 9an amaituko da Arabako Bertsolari Txapelketan izen emateko epea
Lehia 2024an izango da eta kanporaketak udazkenean abiatuko dira
Iker Mendia
Larunbata, 8 uztaila 2023, 12:24
Uztailaren 9an itxiko da datorren Arabako Bertsolari Txapelketan izen emateko epea. Antolakuntzatik aurreratu dutenez txapelketaren aurkezpena urtarrilean izango da eta martxoaren 16a bitartean ospatuko da. Bertara sailkatu ahal izateko 2023ko udazkenean jokatuko dira aurrekanporaketak. Azken txapelketako finalistek, hau da, Peru Abarrategi, Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Paula Amiburuk, aldiz, jada zuzeneko txartela erdietsita dute.
Perea izan zen azken txapelketako protagonistetako bat. 12 urterekin hasi zen Gasteizko bertso eskolan ikasten eta 2022koa lehiatuko duen azkena zela jakinarazi zuen. Urteotan lau aldiz irabazi du Arabako Txapelketa.
Hala, izen eman baina 2022ko finalerako sailkatu ez ziren bertsolari guztiek urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako kanporaketetan kantatu beharko dute. Saioak izen-emate kopuruaren arabera antolatuko dira. Hartarako mezu elektroniko bat bidali behar da araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera edo 675 707 971 telefonora deitu, interesa adieraziz.
2022an zehar lehiatu zen azken Arabako Bertsolari Txapelketan Peru Abarrategi nagusitu zen finalean 608 puntu lortuta. Bigarren finala zuen eta buruz burukoan Manex Agirreri gailendu zen. Saio biribila osatu zuen, umore erakustaldia eginda. Hirugarren postua Oihane Perearentzat izan zen (413,5) eta laugarrena Iñaki Viñasprerentzat (410,5). Xabier Igoak (402) eta Paula Amilburuk (384) itxi zuten zerrenda.