50. urteurrena ospatzeko, finantzaketa kolektiboa

Zestoako musikariak, duela 50 urteko irudian/
Zestoako musikariak, duela 50 urteko irudian

Irailaren 1ean aurkeztuko dute 'Infinituari segika' izeneko disko berria Zestoan Leok'k-eko kideek. Salmentekin eta kontzertuekin ateratako irabaziak Saharako Emakumeen Nazio Batasuna diruz laguntzera bideratuko dituzte

Ia-ia lortu dute helburua. Zestoako Leok'k musika taldeko kideek finantzaketa kolektiboa jarri dute martxan taldearen 50. urteurrena ospatzeko diskoaren sorrera diruz laguntzeko. Diru-bilketa amaitzeko hogei egun falta diren honetan, 5.000 eurotik 4.000 inguru lortu dituzte jada, eta 618 baino ez zaizkie geratzen lortzeke.

Diskoaren grabaketa, ekoizpena eta edizio gastuak ordaindu ahal izateko finantzaketa kolektiboa jarri du martxan Zestoako musika taldeak. «Infinituari segika» diskoaren salmentekin eta kontzertuekin ateratako irabaziak Saharako Emakumeen Nazio Batasuna (SENB) erakundea diruz laguntzera bideratuko dituzte.

Irailaren 1ean aurkeztuko dute 'Infinituari segika' izeneko disko berria Zestoan. Taldekideek adierazi dutenez, «horrelako proiektuak gorpuztu ahal izateko ezinbestekoa izan ohi da lagunen inplikazioa eta laguntza, eta kasu honetan hala gertatu da».

www.verkami.com atarian lagundu daiteke diruz taldea. Webgunean azaltzen dutenez, besteak beste, The Beatles talde ingelesaren eraginez, rock musika oinarri hartuta plazaratu zinen talde gisa 1968an. «Haserako gure musikaren ibilbidean, frankismo bete-betean, euskal kantagintzaren alde egin genuen eragozpenak izan arren. Geure aletxoa jartzen ahalegindu ginen, 1972. urtean soldadutza madarikatu hark jarraipena eten zigun arte. Ba al zenekien, Leok'k izena... taldekide bakoitzaren lehenengo abizenaren lehenengo letrarekin osatutakoa dela? Horra hor bitxikeria!».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos