Bi urteko bira itxiko du Plazaolak Donostian
Ekainaren 26tik 29rakoak 'Tu-Tum, Platz!' bakarrizketaren azken hiru saioak izango dira
Badira bi urte jada Jon Plazaola euskal aktore eta umoregileak 'Tu-Tum, Platz!' umorezko ikuskizuna aurkeztu zuena eta hilabete bukaeran, ekainaren 26-27 eta 29an, Donostiako Antzoki Zaharrean izango diren hiru saioekin, emango dio itxiera. «2023ko maiatzaren 5ean estreinatu nuen, eta, aldi berean, nire seme Teo jaio zen, maiatzaren 2an. Bi urtez biran ibili ta gero hauek izango dira bakarrizketa ikusteko azken hiru aukerak», ohartarazi du urretxuarrak bere sareetan. Azken sarrerak eskuragai dira ateoko lehiatilan zein Donostia Kulturaren webgunean. Eta, aurreratu duenez, «sorpresatxoak» izango dira.
«Amaitzen dugunean berria iragarriko dugu», kontatu zion hedabide honi elkarrizketa batean. Data zehatzik gabe, argi du aitatasunaren gaiak pisu handiagoa izango duela. «Aitatasunaren gainean izango da, goitik behera. Aitatasunaren esperientziak material asko ematen dit, eta jeloskor gordetzen ari naiz. Orain 'TuTum Platz' en barruko bloke bat da, eta izugarri kostatzen ari zait gauza berririk ez sartzea».
Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasata itzuli zen 'Tu-Tum, Platz!' bakarrizketarekin, «23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago». Ez da egun eskuartean duen emanaldi bakara, herriz herri barre mordoa pizten baitabil 'Arizona' antzezlanarekin, Aitziber Garmendia aktorearekin izandako lankidetza. «Eszenatokiaren gainean elkarrekin gaudenean, beti esaten dugu 'badator jolasordua', jolasa datorrela», kontatzen du urretxuarrak barre artean. Irailean itzuliko da Donostiara.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.