Urtarrilarekin batera itxiko dira bi erakusketa San Telmo Museoan
Garry Winogranden 'Women are Beautiful' eta 'Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak' hilaren 29ra arte ikusi ahal izango dira
Jueves, 5 de enero 2023, 17:35
Proposamen aldaketa ekarriko du otsailak Donostiako San Telmo museora, azaroaz geroztik ikusgai dauden bi erakusketak itxi egingo baitituzte ateak urtarrilaren 29an: Garry Winogranden 'Women are Beautiful' eta 'Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak' izenburua duenak.
Publicidad
Modu desberdinean begiratzen badiote ere, biak daude oso lotuta gizartearekin eta horren aldaketekin. Iragan mendeko hirurogeiko hamarkadan, Garry Winograndek emakumeen jarrera aldaketak ekarri zuen gizarte eraldaketa dokumentatu zuen, «askatasun ariketa sakon batean oinarrituta». Argazki horiekin, 1975ean,'Women are Beautiful' argitaratu zuen, eta haren 85 irudiek osatzen dute erakusketa hau. Lola Garridoren bildumakoak dira argazkiak.
'Indésirables' erakusketak, berriz, gai latzak jorratzen ditu: indarkeria eta diskriminazio politiko eta arraziala; gerrak eta bonbardaketak; erbesteratuen edo deportatuen garraioak; populazioaren zati bat kontzentratzeko edo sarraskitzeko esparruak...
Nazioarteko hamasei artisten diziplina anitzeko obrak dira erakusketaren ardatz nagusia, Izan ere, San Telmo Museoa Bildumako Goyaren 'Gerraren hondamendiak' saileko akuaforteekin batera Elsbeth Kasser Stiftung - AfZ Zürich (Zürich) eta IAACC Pablo Serrano (Zaragoza) zentroetatik datozen marrazki eta landa-koadernoak, argazki-liburuak (Gabriela Cendoya Bergareche Collection), eta Akitaniako Museotik (Bordele), eta Sammlung KLR-S (Berlin) eta ACHAC (Paris) zentroetatik bideratutako dokumentazio historikoa elkartzen dira erakusketan.
Artistei dagokienez, Alexandra Ranner, Bani Abidi, Cristina Lucas, Emily Jacir, Esther Ferrer, Eugenio Ampudia, Halil Altindere, Iñaki Gracenea, Joseph DeLappe, Langlands & Bell, Marcos Ávila Forero, Mona Hatoum, Peggy Ahwesh, Pilar Millán, Regina José Galindo eta Rogelio López Cuenca & Elo Vega bikotea dira. XXI. mendean bizirik dirauten hainbat abusu salatzeaz gain, «indarkeriaren ikuskizun mediatikoarekin ohitutako populazio bati bere egiturak aldatu ditzala eskatzen dio erakusketak, eta berdintasunean eta lankidetzan oinarritutako forma zibilak garatu ditzala».
Publicidad
Erakusketak asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara ikus daitezke. Sarrera (6 eurokoa), doakoa da astearteetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión