

Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 29 de noviembre 2021, 12:56
2020ko abenduaren 4an aurkeztu zen aurreneko aldiz, Zarautzen, 'Loreak eta Zauriak' ikuskizuna, Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrena betetzen zen egunean. Datorren larunbatean aurkeztuko da azkenekoz, abenduaren 3an, Xabier Letek eta Lourdes Iriondok horrenbeste urte eman zituzten Urnietan; zehazki, Saroben, 19:00etan.
Saio oso berezia izango da, sei hilabeteren buruan 14 emanaldi eskaini ondoren joan den uztailean erabaki baitzuten Xabier San Sebastian, Joserra Senperena, Beñat Gaztelumendi eta Quico Pugések amaitua zela 'Loreak eta Zauriak'-en ibilbidea. Egun bakarreko loratze berria izango du, beraz, eta Xabier Leteren bidelagun izandako Antton Valverde ere aterako da oholtzara, pare bat abesti kantatzera.
«Xabier Leteren emariak leku ezberdinetan harrapatutako lau sortzaile bildu gintuen 'Loreak eta Zauriak' emanaldiak», azaldu dute. «Bakoitzak bere talaiatik, emanaldi batean osorik lantzeko zabalegia den obra horri ekarpen bat, keinu bat edo, besterik ezean, mirespen eta maitasunezko aitortza bat egiteko ahaleginetik sortu zen saioa. Omenaldi hutsetik harago, Xabier Lete norbere jardun artistikora edo, nahiago bada, norbere jardun artistikoa Xabier Leterengana eramaten saiatu gara».
Haien hitzetan, «Xabier Lete belaunaldi baten baino gehiagoren heziketa emozionalaren osagai garrantzitsu izan da. Euskal Herriari, bere garaiari, giza-izateari... gaur egun ere hain barruko ditugun gaiei ertzak atera eta hizkuntza poetiko bere-bere batetik kantatzen asmatu zuen. Poesia, bertsolaritza eta kantagintza uztartu zituen bere ibilbidean. Batzuetan galdetu izan da ea poeta ote zen kantari baino gehiago, ea bertsolaritik ote zuen poetatik baino gehiago. Eztabaida antzuak dira horiek, ordea. Bertsolaritzatik edan zuelako egin zuen poesia, eta poeta izan zelako murgildu zen kantagintzan».
Zarautzen, Hondarribian, Oiartzunen, Hernanin, Usurbilen, Eibarren, Bilbon, Tolosan, Andoainen, Lazkaon, Durangon, Donostian, Azpeitian eta Elorrion izan zuten abendutik uztailera ikuskizuna erakusteko aukera. Emanaldietara «belaunaldi ezberdinetako jendea gerturatu da, bai letezaleak eta baita Xabier Lete zuzenean entzuteko aukerarik izan ez zutenak ere». Hain zuzen ere, «belaunaldi berriak Xabier Leteren obrara gerturatzea» zen ekimenaren asmoetako bat eta, aldi berean, «aurreko belaunaldietatik jaso dugunari ekarpen txiki bat egitea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.