Unai Mendizabalek lortu zuen puntu gehien Zumarraga-Urretxun

Unai Mendizabal eta Eli Pagola. / BERTSOZALE ELKARTEA
Unai Mendizabal eta Eli Pagola. / BERTSOZALE ELKARTEA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODONOSTIA.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren final-zortzirena jokatu zen atzo Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan, Unai Mendizabalek lortu zuelarik final-laurdenetarako zuzeneko txartela, zizurkildarrak lortu baitzuen puntu gehien.

Mendizabalek 449.5 puntu pilatu zituen. Ondoren etorri ziren Nerea Elustondo Plazaola (439.5), Iñigo Izagirre Urteaga (419), Mikel Tapia Aierbe (417), Eli Pagola Apezetxea (416) eta Iker Ormazabal Ojeda (378). Bertsozaleek ederki erantzun zuten eta, sarrera denak aurretiaz salduta, handia izanagatik bete egin zuten aretoa.

Beste urrats bat egingo du gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, Elgoibarren jokatuko baita beste final-zortziren bat, Herriko Antzokian, 17:00etan. Ane Labaka Mayoz, Endika Igarzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Jokin Uranga Isuskiza eta Unai Gaztelumendi Arandia abiatuko dira final-laurdenerako txartelaren bila.