2023ko Bertso Udalekuak

Umorez beteriko itxiera

Orotara 194 partaide izan dira Bertsozale Elkarteak antolatutako udalekuetan

Iker Mendia

Miércoles, 9 de agosto 2023, 11:39

Pasa den uztailaren 8an hasi ziren aurtengo Bertso Udalekuak Amaiurren eta ordutik astez aste gazteei bideratutako txandak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak esaterako Irañetan edo Zuhatzan. Aste honetan Larraulgo aterpetxean amaitu den egonaldiarekin eman zaie itxiera. Orotara 194 partaide izan dira. Lantaldeko hezitzaile lanetan izan dira Garazi Navarro, Aner Peritz, Aroa Arrizubieta, Beñat Astiz, Maider Altuna, Alaitz Barandiaran, Garikoitz Arexolaleiba, Izaro Ibarguren, Maddi Zabalo eta Mikel Iturriotz.

Publicidad

Egonaldia laburtzeko bidean ikus daitekeen moduan, zazpi egunetan zehar umorea izan da nagusi. «Mundu tradizionala eta mundu modernoa» uztartu dituzte Bertso Udalekuan 13 eta 15 urte arteko 48 gaztek. Egun denei lotura eman dien gaia, umore eta erronka tonuan bi talde sortzeko baliatu dutena, «tradizionalak» eta «modernoak» izan dira. Udalekura bixitan etorri ziren bertsolariak ere halaxe sartu ziren: Amaia Agirre patinete elektrikoan eta Aissa Intxausti karretila gainean. Bi bertsolariei euren bizitzako sekretu guztiak elkarrizketan atera eta jolasean aritu ostean, saio ederra eskaini zuten, udalekuko gazteekin batera.

Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad