Uharte Zentroak 'Zero Azpitik' ikasketa programaren edizio berri bat hasi du

Uharte Zentroak 'Zero Azpitik' ikasketa programaren edizio berri bat hasi du
Luis Azanza / DV

Komunitate artistikoari zuzendutako lantegiz osatutako trebakuntza programa, azarotik, maiatzera garatuko da Uharten, artearen eszenan dauden gonbidatuekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Kultura Sailak eta Uharte Zentroak, 'Zero Azpitik, ikasketa inpropioen programa' komunitate artistikoari zuzendutako formazio eskaintza osatzen duen ikasketa programa aurkeztu dute gaur goizean. Aurreko edizioan bezala, Zero Azpitik egitean ikasteko moduen ikerketa da. Arteari begira, hainbat ikuspuntuetatik jakintzen sorkuntza eta transmisioa praktikan jartzen ditu, gorputzetik, teknologikotik, materialetik, testualetik edo ikusizkoetatik abiatuz. Aurkezpenean, Ignacio Apezteguía kultura zuzendari nagusiak eta Betisa Ojanguren Uharte Zentroko Zuzendariak parte-hartu dute.

Programa hau Nafarroako Gobernuak, Kultura, Gazteria eta Kirol sailaren bitartez, Uharte Zentroaren funtzionamendua eta jardueren finantzaketarako sinatzen duen hitzarmenari esker ematen da. Jardueren artean, eta artisten harrera eta publikoari irekitako programazioarekin batera, hezkuntza eta trebakuntza dira lan ildo nagusiak.

Horrela izanik, eta Nafarroan, arte garaikidearen alorreko goi-mailako ikasketen falta nabaria izanik, Zero azpitik ikasle espezializatuak Nafarroan ikasteko moduko eskaintza prestatzeko nahia dago Zero Azpitik programa garatzerakoan. Lerro honetan, eta goi mailako kalitatezko formakuntza eskaintza bat osatzeko asmoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlana sustatzen ari da Uharte Zentroa. Programa garatzeko eman diren elkarlanen artean aipagarria da Punto de Vista festibalarekin bigarren urtez errepikatzen dena.

Ikasturtean zehar egingo diren saio multzo gisa eratua dago. Egun artearen eszenan dauden gonbidatuek garatuak izango dira saioak, profesional hauek lantzen dituzten gaien inguruko teoria eta praktika uztartuko direlarik bertan. Parametro hauetatik abiatuz, ikasketa programa, zentroaren programazioaren ildoaren pare joango da, bata, bestearen diskurtso, ideia eta formakuntza prozesuan sortu daitezkeen harremanekin elkar kutsatuz.

2019-20 ikasturtean, 7 lantegi eskainiko dira eta bakoitzak 15 ordu inguruko iraupena izango du. Lehengo lantegia azaroaren 4tik 7ra izango da Mari Campistronen eskutik, 'Risografia hastapena (II)', serigrafiaren eta fotokopiaren onena nahasten dituen teknika japoniarraren inguruko laborategiak iazko edizioan arrakasta izan zuen partaideen artean.

Abenduan, Carlos Irijalbak, Ekoizpena eta egokitasuna praktika artistikoan artearen espazioan objektuaren barrua eta kanpoa aztertuko dituen mintegia.

Regina de Miguelek urtarrilean 'Catábasis' eskainiko du, bertan metodo etnografikoak zein modutan aurkeztu daitekeen metodo gisa itxuraz disoziatuak diren testuinguru eta errealitateak aztertzeko.

Otsailean Marc Badalek Heterotopiak: landa eremukoa eta nekazal eremukoa kultura alteritate gisa eskainiko du, bertan, gaur egungo landa-ingurunean diharduten gizarte eta lurraldeetako dinamiken inguruan kultura-ekoizpenak egiten duen paperari buruzko azterketa kritikoa egiteko gonbidapena da lantegia.

Bestalde, martxoa hasieran Punto de Vista festibalarekin elkarlanean egungo ikus-entzunezko praktiken inguruko lantegi praktiko bat egingo da eta hilabete amaieran David Bestuék emango duen Zona Franca lantegiaren helburua eskulturaren esparruaren ezaugarri eta gai bereziak azaltzea da, hala nola materialaren erabilera eta kontzientzia edo moldeatzearen eta gorputzaren irudikapena.

Azkenik Aitana Corderok Etxea (Iparra) lantegian elkarrekin eraiki eta bizitzeko ideiaren inguruko gorputz entrenamendua eskainiko du.

Lantegi bakoitzaren iraupena 12 eta 15 ordu artekoa izango da eta gehienez 15 partaide egongo dira. Hasieran zazpi lantegietan izen-emateak 100 euro balio ditu, ondoren, lantegi bakoitzeko izen ematea 20 eurokoa izango da.

Bi izen-emate data irekiko dira, bata orain, irailaren 5etik 28ra, eta posible da lantegi bakarrean, batzuetan edo guztietan izena ematea. Bestalde, toki guztiak betetzen ez badira, ikastaro bakoitza hasi baino lehenago izen-emate epe berri bat irekiko da.

Izen emateak www.centrohuarte.es/eu webgunetik kudeatu ahal izango dira irailaren 5etik aurrera.

Bost lantegi edo gehiago egiten dituenak, 'Zero Azpirik, Ikasketa inpropioen programa' ziurtagiria jasoko du. Era berean, Uhartetik 50 kilometro edo gehiagora bizi diren pertsonek bidaia laguntza eskatu ahal izango dute.