Urgente Al menos cuatro muertos y varios heridos por el fuerte oleaje en Tenerife
Bizkaia eta Nafarroa

Udazkenean itzuliko dira txapelketak

Urriaren 1ean itzuliko da Bizkaiko Bertsolari txapelketa eta urriaren 17an Nafarroakoa; finalak abenduaren 16an eta 2an izango dira hurrenez hurren

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 30 de junio 2023, 12:03

Udaberrian zehar Nafarroako zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketen aurrekanporaketak lehiatu ostean, jada dena prest da udazkenari begira. Bertsozale Elkarteko 244. buletinak dioen bezala, «2023ko udazkenak txapelketa izena du».

Publicidad

Bizkaiko Bertsolari Txapelketari begira 'Udabarria bertsotan' izendatu zuten sailkapen fasea. Orotara, 48 bertsolari lehiatu ziren, A eta B taldeetan banatuta, eta maiatzeko ostegunero bloke bakoitzak saio bana izan zuen. Azkenik, puntuazio arabera lortu zuten txartela Aissa Intxausti, Aitor Arrutia, Ander Sarriugarte, Araitz Katarain, Arkaitz Zipitria, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Ibai Amillategi, Igor Galarza, Iker Garitagoitia, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iñaki Iturriotz, Iruri Altzerreka, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga, Koldo Gezuraga, Koldo Muñiz, Lurdes Ondaro, Maite Sarasola, Mikel Goiriena, Mikel Retolaza, Peru Irastortza, Peru Vidal eta Unai Mendiburuk. Udazkenean batuko zaizkie 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak.

Azken fasea urriaren 1ean hasiko da eta finalerako sailkapena izango dute jomuga abenduaren 16an Miribillan izango den saioan duela bi urte Nerea Ibarzabalek lortutako txapela janzteko.

Nafarroako txapelketaren kasuan, aldiz, aurrekanporaketa fasean bi izan ziren saioak. Orotara 12 bertsolarik hartu zuten parte eta lehena maiatzaren 26an, Larraunen izan zen; bigarrena ekainaren 2an, Etxaurin. Hurrenez hurren Urko Gartzia eta Saats Karasatorre gailendu ziren eta beste bostak, Beñat Astiz, Eki Mateorena, Aitor Irastortza, Fernando Ziganda eta Egoitz Gorosterrazu, puntuazioaren arabera sailkatu ziren.

Orain, txartela lortu duten zazpi bertsolariek eta 2021eko ediziotik eskuratua duten 17ek urriaren 7an ekingo dio txapelketari abenduaren 2an txapela jantzi eta Saioa Alkaizari lekukoa hartzeko helburuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad