Udako ordutegia abiatu du Euskararen Interpretazio Zentroak

Udako ordutegia abiatu du Euskararen Interpretazio Zentroak

Euskarari eskainitako zentroak hizkuntzaren inguruko hainbat eduki ditu ikusgai; doako bisita gidatua egiteko aukera dago, 10:00etatik 14:00etara bitartean

DVDonostia

Azkue Fundazioak kudeatzen duen Euskararen Interpretazio Zentroak udako ordutegia jarri du martxan uztailean eta abuztuan. Euskarari eskainitako zentroak hizkuntzaren inguruko hainbat eduki ezagutu daitezke Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dagoen zentroan.

Horrela, bere arduradunek jakinarazi dutenez, uztailean eta abuztuan, Euskararen Interpretazio Zentroa 10:00etatik 15:00etara dago zabalik astelehenetik ostiralera. Gainera, doako bisita gidatua egiteko aukera dago, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hileko bigarren larunbatetan 10:00etatik 14:00ak arte egongo da irekita, eta bisita gidatua eskainiko da.

Interpretazio zentroa publiko orokorrari, norbanakoei edota taldeei (elkarteak, euskaltegiak, turista taldeak, udalekuetako gaztetxoak, aisialdi taldeak edo euskara taldeak) zuzenduta dago: euskarari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat bisita gidatuak eskaintzen dira.

Honetaz gain, ikastetxeek ere bisitatu dezakete zentroa. Bisita gidatuaz gain, euskara eta teknologia uztartzen dituen lantegian parte hartzen dute ikastetxeetako ikasleek.

Euskararen Etxeko lehenengo solairuan Euskararen Interpretazio Zentroa dago, eta publikoari zabalik dago 2004tik. Euskarari eskainitako zentro bakarra da eta bertan hizkuntzaren inguruko hainbat eduki ezagutu daitezke. Zentroaren edukiak berriztuta daude 2012 geroztik, eta sarrera doakoa da.

Temas

Euskera