

Secciones
Servicios
Destacamos
E. A.
Domingo, 2 de marzo 2025
Bost hamarkada baino gehiago igaro dira Txirri, Mirri eta Txiribiton Euskal Herriko agertokiak algaraz eta alaitasunez betetzen hasi zirenetik. Xabier Otaegik 'Txirri', Jose Inazio Ansorenak 'Mirri' eta Txema Vitoriak 'Txiribiton' osatutako pailazo hirukotea haurren entretenimenduaren erreferente bihurtu zen, hainbat belaunaldiren oroimen kolektiboan arrasto ezabaezina utzita. Orain, dokumental bat aurkeztu dute ondarea omentzeko asmoz, ikusleak milaka haurren haurtzaroa markatu zuten unerik goxo eta maitagarrienetara eramanez. Proiektuak pasadizo dibertigarrienak berrikusteaz gainera, euskal gizartean izan zuten inpaktu kultural eta emozionala ere balioesten du.
1984. urteko abenduan egin zuten ETBko lehen emanaldia, eta 2011. urtera arte aritu ziren han lanean. Pertsonaiak kanpotik ezagutzeko aukera eskaintzen du dokumentalak, baina baita barrutik ere. Izan ere, hiru pailazoen ondoan aritutako hainbat lagunen testigantzekin eta ETBko artxiboko irudiekin osatu dute, eta belaunaldi askotako jendea elkartu da. Ezagun asko agertzen dira dokumentalean; hala nola, Jaime Otamendi, Elena Irureta, Aizpea Goenaga, Fede Badiola eta Txan magoa.
Haien emanaldietan oinarri oso garrantzitsua zen musika, eta, ideia hori nabarmentzeko, era berean, dokumentalaren egileek hiru bideoklip egin dituzte, eta ikus-entzunezkoaren barnean txertatu. Gure Zirkuko partaideek 'Paristik natorren' kantua interpretatu dute, Donostiako Udaleko Abesbatza Txikiak, 'Pintto, Pintto' kantatu du, eta, azkenik, EITBko hainbat langile ezagunek 'Altza, Pelipe'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.