Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Amama' filmeko pasartea
Txileko Viña del Mar hirian, euskal zinema zikloa hasi da

Txileko Viña del Mar hirian, euskal zinema zikloa hasi da

'Amama' filmaren emanaldiarekin hasiko da euskal zinemaren zikloa; Koldo Almandozen 'Oreina' eta Telmo Esnalen 'Dantza' ere izango dira ikusgai

DV

Donostia

Viernes, 12 de julio 2019, 12:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal zinema zikloa antolatu dute Viña del Mar (Txile) hirian, irailean egingo den Cine de Viña del Mar (FICViña) nazioarteko zinema jaialdiarekin lotuta. Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu dute zikloa, Viña del Marreko zinemaldiarekin batera, eta ostiral honetan bertan hasiko da, uztailaren 12an, 'Amama' filmaren emanaldiarekin.

Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, Asier Altunak zuzendutako 'Amama' (2015) izango da zikloko lehen filma, guraso eta seme-alaben, landa eta hiriaren eta iragana eta etorkizunaren arteko gatazkaz hitz egiten duen lana.

Uztailaren 19an, Koldo Almandozen 'Oreina' (2018) emango dute, Kahlil eta Jose Ramon protagonisten arteko erlazioan oinarrituta gizakiaren eta espazioen mugaz hitz egiten duen filma. Azkenik, uztailaren 19an, Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza' (2018) proiektatuko dute, bizitzaren zikloa dantzaren bitartez azalduz gizakiaren eta naturaren berri ematen duen dokumentala.

Euskal zinema zikloa Palacio Rioja Dekorazio Arteen Museoan egingo da, eta sarrera dohainik eta librea izango da. 'Amama' filmaren emanaldiaren aurretik, inaugurazio koktel batekin hasiko da zikloa, arratsaldeko 19:00etan.

Halaber, irailean egingo den FICViña nazioarteko zinema jaialdian ere euskal filmak eskainiko dira. Antolakuntzak jakinarazi duenez, jaialdia bere 52. edizioaren programazioan euskal film bat sartzeko lanean ari da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios