Las diez noticias clave de la jornada
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Txaber Altubek irabazi du Lekeitioko saioa

480 puntu lortuta azaroaren 2an jokatuko den Abadiñoko finalaurrekoetara sailkatu da zuzenean

J. A.

Sábado, 4 de octubre 2025, 19:33

Larunbat honetan Lekeitioko Ikusgarri zineman izan den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren saioan Txaber Altube Sarrionandia nagusitu da 480 puntu lortuta eta, horretaz gain, azaroaren 2an jokatuko den Abadiñoko finalaurrekoetara sailkatu da zuzenean. Areto bete zale izan da gaurkoan bertsolariei adi, Altubez gain Beñat Bilbao Landa, Iker Uriarte Urrutia, Iruri Altzerreka Martinez, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Lurdes Ondaro Mallea. Aste-bukaera igande honetan Mungian izango den hirugarren lehiarekin biribilduko da.

Publicidad

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Altubek pilatu ditu puntu gehien. Jarraian sailkatu dira Lurdes Ondaro Mallea (458 puntu), Iruri Altzerreka Martinez (444.5), Jone Larrinaga Dañobeitia (432.5), Iker Uriarte Urrutia (422.5) eta Beñat Bilbao Landa (416). Bostek lehen fasea amaitu arte itxaron beharko dute hurrengo fasean kantatzeko aukera izango duten jakiteko. Puntuazioaren arabera zehaztuko da.

Idoia Anzonandia Kareaga egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Igande honetan jokatuko da hurrengo saioa, Mungian. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita Mungiako Olalde aretoko txarteldegian saioaren aurretik, aurretik agortu ez badira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad