Borrar

Ama Zuria Torneoko bigarren finalerdia, zuzenean

Espainiako Traineru Txapelketa eta Euskadiko Sega Txapelketako finala ere eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek

Domingo, 6 de agosto 2017, 09:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igande arratsaldean, Ama Zuriaren Torneoko bigarren finalerdia izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, Ezkurdia-Rezusta eta Altuna III-Merino II bikoteak neurtuko dira. Jaialdia 17:00etan hasiko da, Mendizabal-Tolosa / Peña-Etchegoin norgehiagokarekin. Hirugarren partidan, Elordi-Erostarbe eta Bakaikoa-Erasun izango ditugu aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, herri kirolen tartean, goizean Asteasun jokatutako Euskadiko Sega Txapelketako finalaren berri emango du Juanan Legorburuk Miguel Mari Jauregi lagun duela.

Goizean, 12:00etan, Castro Urdialesen jokatuko den Espainiako Traineru Txapelketa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Mikel Olazabalek gidatuko du emanaldia Ibon Gaztañazpirekin eta Sara Gandararekin batera.

Igandeko kirol eskaintza osatzeko, bi emanaldi izango ditugu ETB4n: eskuzko pasakako Gipuzkoako Txapelketako finala, 12:00etan, eta zesta puntako Lekeitioko Sariko finala, 20:30ean. Biak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios