Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Trebiñuko Konderria ezagutuko dute

Trebiñu, igande honetan, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Sábado, 19 de octubre 2019, 14:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Trebiñuko Konderria ezagutuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik: geografikoki Arabaren parte izan arren, administrazio kontuetarako Burgosko probintziaren esku dago Trebiñuko Konderria.

Pagadik Roberto Gonzalez de Viñaspre ezagutuko du, eta Trebiñu Burgos izatearen arrazoiak azalduko dizkio. Ondoren, Antton Bastero txotxongilolaria ezagutuko du. Toni La Sal da bere pertsonaietako bat, eta Doroñu herritik eguraldiaren berri nola ematen duen ikusiko du berarekin. Bi gazte ere ezagutuko ditu: Hobeko eta Unai. Musika talde bat dute, eta kantu baten hitzak lantzen topatuko ditu Pagadik. Hainbat kontzertu eman dituzte, baina Trebiñun, bakarra. Handik Armentia herrira joango da Pagadi, eta Ruben ezagutuko du. Rubenen esanetan, bertan pertsonak baino txakur gehiago daude. Sesturri mendira joango dira biak, Rubenentzat oso berezia baita.

Zuhaitzek, berriz, Andoni ezagutuko du; okindegia dauka Saratsun, eta Trebiñuko okin bakarra da. Bi motatako ogiak egiten ditu, 'Sobau' eta 'Hueco' izenekoak, eta konderri osoan ibiltzen da ogi egin berria banatzen. Berarekin egingo du banaketa. Argantzonen, Paula ezagutuko du; herria erakutsi, eta zergatik duen hain gustuko azalduko dio.

Askartza herrian, Koldo eta Julen ezagutuko ditu, bertako sagardotegiko nagusiak. Trebiñun zergatik ireki duten sagardotegi bat galdetuko die. Bukatzeko, Alfredok Baxauri herriko frontoia erakutsiko dio; frontoi berezia da, Euskal Herrian ez baitago horrelako besterik. 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa igandean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios