Borrar
Zortzi familia berri baina betiko programa
'Piztu Telebista'

Zortzi familia berri baina betiko programa

Jatorri eta harreman mota guztietako sofakideak izango ditu asteazkeneko 'Piztu Telebista' saioak

I. Mendia

Miércoles, 8 de enero 2025, 12:34

Jatorri eta harreman mota guztietako sofakide berriekin itzuliko da asteazken honetan, urtarrilak 8, 'Piztu Telebista' saioa «euskal gizartearen aniztasunaren erakusleiho» izaten jarraitzeko asmoz. Komunikazio taldetik azaldu dutenez jatorri eta harreman mota guztietako sofakideak izango ditugu protagonista denboraldi honetan. Besteak beste Andoaingo bi amonak eta haien bilobak belaunaldien arteko lotura «modu dibertigarrian» erakutsiko dute; Gernikako kuadrilla «jator bat» ere ezagutuko da, «laguntasunaren eta umorearen adibide garbia»; eta, azkenik, Goizuetako bi lagun minek «ikuspegi freskoa» ekarriko dute «euren erreakzio ezin dibertigarriagoekin».

Orain arte bezala, familia guztiek saio berdinak ikusiko dituzte, baina telebista aurrean egoteko duten ohitura eta jarrera ezberdina izango da kasu bakoitzean. Naturaltasunez jokatuko dute, euren etxeetako egongelan telebistari begira. Euren komentario, erreakzio eta eztabaiden bitartez, pertsona horiek hurbilago ezagutzeko aukera izango dugu asteak aurrera joan ahala.

Gabon Zahar gauean emititutako saio berezian ezagutu ziren denboraldi honetan protagonista izango diren zortzi familia berriak. Asteazken honetan hasita astero egun berean izango da ikusgai saioa 22:20etik aurrera. Familiak telebistako programak komentatzen eta bere erreakzioak ikus-entzuleekin partekatzen arituko dira astero euren etxeko egongelatik. Horretaz gain eitb.eus-en ere ikusgai izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zortzi familia berri baina betiko programa