Borrar
Gure Zirkuko artista taldea ere izango da ikuskizunaren zati.

Zirku giroko eta kantaz betetako Gabon gaua

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak urteko pertsona esanguratsuenak kantari jarriko dituzte

Osteguna, 22 abendua 2022, 16:44

Comenta

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak 'Herri Txiki, Zirku Handi' saio berezia eskainiko dute abenduaren 24an, eta urteko pertsona esanguratsuenak kantari jarriko dituzte Gure Zirkuaren karpa ikusgarrian. Aurten ere, gonbidatu ospetsuak, abesti ezagunak eta umorea oinarri dituen emanaldi berezia Tolosatik egingo da, bertan baitago Gure Zirkuaren karpa.

Gabon gauean ohikoa den legez, musika eta alaitasuna izango dira protagonista nagusiak 'Herri Txiki, Zirku Handi' saioko oholtzan. Bertan, euskal kanta herrikoiak zein gaur egungoak entzungo dira.

Urte honetan nabarmendu diren pertsona esanguratsuenak arituko dira kantari Gure Zirkuko oholtzan. 2022ko Euskal Pentatloi Sarietako parte hartzaileak diren Nerea Arruti, Karmen Gisasola, Lucia Orbe, Xabier Zaldua eta Julen Gabirondok Gozategiren 'Nirekin' kantuarekin girotuko dute emanaldia.

Joseina Etxeberria, Olaia Urtiaga, Maitane Urbieta, Iñaki Guridi eta Maider Segurola Euskadi Irratiko esatariek Hemendik At! talde mitikoaren 'Orain' eta 'Eskutitza' hit-ak abestuko dituzte. Ion Izagirre, Eider Merino, Jonathan Lastra, Xubane Garai eta Usoa Ostolaza txirrindulariek, berriz, Huntza taldearen 'Aldapan Gora' abestiarekin alaituko dute abenduaren 24ko gaua.

Galako unerik hunkigarrienetakoa En Tol Sarmiento taldeko Iñigo Etxezarretak eskainiko du, 'Abuela maitea' abestiaren bertsio berezi bat egingo baitu Zuhaitz Gurrutxagarekin batera.

Hilario Arbelaitz sukaldariari Zuberoa jatetxearen itxieragatik omenaldi berezia egingo diote Elena Arzakek eta Zigor Iturrieta, Patrizia Vitelli, Ander Gonzalez, Gabriela Uriarte eta Joseba Argiñano Euskal Telebistako sukaldariek.

Ander Imaz, Leire Garai, Jon Ander Peña eta Nora Mendizabal pilotariek, Sorotan Beleren 'Arratsalde honetan' kantuarekin, frontoietatik Gure Zirkuaren karpara egingo dute salto. Mihiluzeko aurkezle Ilaski Serranok eta Antton Telleriak umore eta giro onez beteko dute karpa, aurten txoko guztietatik zabaldu den ZETAK taldearen 'Itzulera' kantuarekin. 'El Conquistador' saioko lehiakide ohiak ere izango ditugu Gatiburen 'Musturrek sartunde' abestiarekin.

Aurtengo Jai Alai Winter Series txapelketako irabazle eta finalistak diren Aritz Erkiaga, Jon Zabala, Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal puntistek dantzan jarriko dituzte ikus-entzuleak 'Ixil-ixilik' abesti herrikoiarekin; eta Euskal Telebistako albistegietako hainbat aurkezlek Ze Esatek! taldearen 'Kantuz eskertu' abestiarekin ikusleei eskerrak kantuz emango dizkiete.

Gorka Urtaran, Eneko Goia eta Juan Mari Aburto Gasteiz, Donostia eta Bilboko alkateak Hertzainak taldearen 'Aitormena' kantuarekin arituko dira. Bestetik, euren traineruetatik Orio eta Urdaibai klubetako arraunlariak izango dira 'Kolore Kolore' abestiarekin.

ETB1eko telesail arrakastatsueneko protagonistak ere kantuan eta dantzan izango ditugu. Mikele Arizkorreta, Joanes Etxebeste, Iñaki Mujika, Alazne Etxeberria, Lorea Intxausti eta Eleder Iglesias 'Go!azen'eko aktoreek Sugan taldearen 'Zarena zarelako' kantu ezaguna abestuko dute. Horrez gain, Ruper Ordorikaren 'Zaindu maite duzun hori' kantua Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien ahotsetatik entzuteko aukera izango dugu.

Pertsona ezagunen agur bereziak

Urtean zehar protagonista izan diren zenbait kirolarik ere presentzia izango dute 'Herri Txiki Zirku Handi' saioan. Aritz Aranburu surflariak aurten Capítulo perfeito txapelketa irabazi du eta Jone Magdalenok Europako Taekwondo txapelduna izatea lortu du. Gainera, Esther Arrojeria Bera Berako jokalariarekin, taldearen 8. liga ospatuko dute saioan, eta aurten erretiratu berri den Andoni Aretxabaleta pilotariak agurra bidaliko du.

Bestetik, Irati filmeko Edurne Azkarate aktorea eta Paul Urkijo zuzendaria izango dituzte programan. El Vasco filmeko Itziar Aizpuru aktoreak ere agerpena egingo du; eta 'Balenciaga' telesaileko zuzendari Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren bideo agurrak ere izango dituzte.

Oier Sanjurjo futbolaria Zipretik, Gorka Iraizoz Athleticeko atezain ohia eta Markel Bergara Realeko jokalari ohia ere presente izango dituzte.

'Herri Txiki, Zirku Handi' Gabon gaueko saio berezia abenduaren 24an, 23:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zirku giroko eta kantaz betetako Gabon gaua

Zirku giroko eta kantaz betetako Gabon gaua