Borrar
Cayetana Guillén Cuervo aktorea Usoz
Zinemaldiaren leihoa zabalduz

Zinemaldiaren leihoa zabalduz

Irailaren 29ra bitartean, Donostiako zinema jaialdiko ekitaldi nagusien berri emango da irrati, telebista zein internet bidez

Viernes, 21 de septiembre 2018, 10:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiralean abiatuko den 66. Donostia Zinemaldiaren berri emango du Euskal Irrati Telebistak bere medio guztietan, irrati, telebista eta interneten. Ekitaldi nagusiek oihartzun eta tarte zabala izango dute ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta eitb.eus-en irailaren 21etik 29ra bitartean.

Irekiera eta itxiera ekitaldiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, zuzenean, gaueko bederatzietan. Ostiral honetako gala Nagore Aranburuk eta Belen Cuestak gidatuko dute.

Aurten hiru Donostia sari banatuko ditu Zinemaldiak eta hiru ekitaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en: larunbatean, 19:30ean, Danny Devito aktore, zuzendari eta ekoizleak jasoko du; igandean, 20:30ean, Hirokazu Kore-Eda zuzendari japoniarrak, eta asteartean, 19:30ean, Judi Dench britaniar antzezleak.

Irailaren 25ean, 21:00etan, Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zineman Gala ere zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu. Bertan Ramon Agirre aktoreak Zinemira saria jasoko du eta Jainkoak ez dit barkatzen / God doesn't forgive me filma estreinatuko da.

Horrez gain, EiTBko hedabideek jarraipen berezia egingo diote irailaren 26an Victoria Eugenia antzokian egingo den EiTB Galari. Bertan, Víctor Cabacoren (Santander, 1967) Vitoria, 3 de marzo proiektatuko da. Zuzendari horren lehen film luzean, 1976an poliziaren tiroek bost langile hil zituztenean euskal hiriburua astindu zuten gertakariak islatu ditu.

Zinemaldiak tartea izango du egunero ETBko albistegietan. Zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta bertan aurkeztuko diren filmen kronikak eskainiko dituzte. Kazetari eta teknikari lantalde osoa arituko da lanean horren guztiaren berri emateko bederatzi egunetan. '¡Que Me Estás Contando!', 'Está Pasando' eta 'Ahoz Ahoz' saioek ere jarraipen estua egingo diote. Halaber, 'EiTB Kulturak' aurtengo edizioan aurkeztuko diren zenbait euskal filmeri buruzko erreportajeak eskainiko ditu datozen asteetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios