Borrar
Amaia Bacigalupe, Iñaki Leturiarekin. EITB

Zientziako emakumeei buruzko 'Teknopolis' berezia

Generoen arteko arrakalari konponbideak bilatzeko egiten ari diren lana ezagutuko dute Amaia Bacigalupe de la Hera UPV/EHUko ikertzailaren eskuti

Larunbata, 13 otsaila 2021, 09:12

Comenta

Otsailaren 11 aldarrikapen eguna izaten da zientziako emakumeentzat, eta aldarri horiekin dator aste honetako 'Teknopolis»' programa. Zientziaren barruan eta zientziaren begietatik generoen arteko arrakala nabarmena da, eta konponbideak bilatzeko egoera zein den ezagutzea ezinbestekoa. Amaia Bacigalupe de la Herak gizarte baldintzatzaileek osasunean duten eragina ikertzen du Euskal Herriko Unibertsitatean. Elkarrizketan kontatu digunez, batez ere gizarte-desberdintasunek dituzten ondorioei erreparatzen die. Eta aurkitu duena ez da harritzekoa: emakume izateak osasunean eragiten du, eta ez hoberako.

Beste bi emakume ikertzaileren lana ere ezagutuko dute. Aranzadi zientzia elkarteko ornitologoak dira eta Donostiako txorien eta ontzen jarraipena egiten dute. Hiriko ornitologoak direla esan daiteke.

Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean ere generoari erreparatuko dio Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko dibulgatzaileak. Covid-19aren aurrean ere ez baita berdina gizona ala emakumea izatea.

Krisi garai honetan ere «gizonek eta emakumeek ekaitz berdina jasaten dute, baina ez doaz ontzi berean». Nature Index aldizkarian esan dutena aintzat hartuz, aste honetako «Teknopolis»en emakumeen aldarriak.

«Teknopolis» saioa larunbatean izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zientziako emakumeei buruzko 'Teknopolis' berezia

Zientziako emakumeei buruzko 'Teknopolis' berezia