Zibersegurtasuna aztergai, 'Teknopolis' saioan

Zibersegurtasun Euskal Zentrora bisita egingo dute eta gaur egungo ordainketa modu berriez mintzatuko dira

Zibersegurtasunari, hots, sistema informatikoen babesari, eskainitako 'Teknopolis' saioa izango dugu ikusgai asteburu honetan ETB1en eta ETB2n. Gure datu asko sarean dauzkagu, dirua bera ere zenbaki bat baino ez da mundu digitalean. Horregatik zibersegurtasuna bermatzea ezinbesteko bihurtu da. Zer esanik ez enpresetan, non informazioa enpresaren beraren bizia baita.

Batetik, Zibersegurtasun Euskal Zentrora bisita egingo dute, zibergaizkileei aurre nola egiten dieten ezagutzeko. Besteak beste, enpresek eta banakoek jasotzen dituzten erasoak detektatzen dituzte han eta gaizkileei aurre egiteko estrategia berriak ikertzen dituzte.

Bestalde, ordainketak egiteko modu berriak seguruak ote diren aztertuko dute.

'Teknopolis' saioa larunbatean 13:30ean ETB1en eta igandean 13:35ean ETB2n izango dugu ikusgai.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos