

Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Sábado, 18 de enero 2025, 11:23
Iñigo Vicens prestatzailearen laguntzarekin 'Adinberri' saioak bigarren denboraldiz sustatuko du pertsonen zahartze osasuntsu eta aktiboa «bere osotasunean». Halaber, programak irauten duen 40 minutu horietan, aurreko denboraldian lantzen ziren minfulness eta estimulazio kognitiboaz gain, atal berriak egongo dira: elikadurari zuzendutakoa, Nahia Zeziagak gidatuta, eta mediku kontsulta, Esther Larrañaga mediku geriatrarekin. Laura Casado izango da mindfulneseko irakaslea eta Ane Iriondo estimulazio kognitiboa landuko duen aditua.
Horrekin batera, astelehenetik ostiralera ETB1en eta eitb.eus-en, 11:00etan ikusgai izango den saioko beste nobedadeetako bat da Iñigorekin batera ariketa fisikoa egingo duten adineko bi pertsonen parte hartzea: Pili Madinabeitia eta Juan Anjel Xarpas.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Adinberri fundazioaren bitartez babestutako saioaz, Eider Mendoza diputatu nagusiak gogorarazi du «pertsona ororen ongizate integrala bultzatzea» dela foru erakundearen lehentasun nagusia; ikuspegi horretatik, «Adinberri» saioak «ekarpen esanguratsua» egingo duela aurreikusi du. «Eguneroko martxan, denok behar dugu arnasa eta ariketa fisikoa, osasuntsu eta orekan bizitzeko, ongi sentitzeko. Hain zuzen ere, programa honek leiho berri bat zabalduko du adineko pertsonen ongizate integrala sustatzeko ahaleginean, ikuspegi integral batetik eta modu entretenigarrian, egin ere», gehitu du.
Bestalde, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak azpimarratu du saioak Euskal Telebistako programazioan izandako harrera ona, eta gogora ekarri du EITBren zerbitzu publiko izaera. Arteman ekoiztetxearen lana nabarmentzeaz gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako elkarlanaren emaitza goraipatu du. «Autozainketaren kultura eta bizitza osasungarria sustatzeko, euskal herritarren ongizate integrala bilatzeko helburuz egindako saio erakargarria da 'Adinberri'», esan du. Atal guztiekin, prebentzioa eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatzea da programaren erronka nagusia, baita adineko pertsonen autonomia ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.