Welter pisuko kanporaketa gogorra, 'Boxeo Izarrak' saioan

Abdukakhorov uzbekistandarra eta Keita Obara japoniarra izango dira nor baino nor gehiago

Welter pisuko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketarekin hasiko da aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa; aurrez aurre, Abdukakhorov uzbekistandarra eta Keita Obara japoniarra. Abdukakhorovek 15 neurketa egin ditu orain arte eta denak irabazi. Obararen zenbakiak hauek dira: 20 garaipen, galdutako hiru eta berdinketa bat.

Ondoren, Sonny Conto pisu astuneko boxeolari gaztea ezagutuko dugu eta Joshafat Ortiz ere bai. Halaber, iragan larunbatean Bilbon jokatutako Garbey-Loya borroka eskainiko dute.

Amaitzeko, Sagadat Rakhmankul eta Nicklaus Flazen arteko norgehiagoka gogorra izango dugu ikusgai. Ohi denez, Pedro Mari Goikoetxeak programaren gidarirekin batera Manu Maritxalar aditua arituko da esatari lanetan. 'Boxeo Izarrak', ostiralean, 00:10ean, ETB1en.