Vitoria-Barakaldo eta Olaizola II-Victor, larunbatean, zuzenean

Bartzelonan jokatuko den Munduko Pilota Txapelketako partidak ere zuzenean eskainiko dira

Bigarren B Mailako futbolarekin eta Lau T'erdiko Txapelketarekin batera, Munduko Pilota Txapelketak tarte nabarmena izango du larunbatean Euskal Telebistako kirol programazioaren barruan.

Goizeko 10etan hasita, Bartzelonan jokatuko den Munduko Pilota Txapelketako final ezberdinak izango ditugu ikusgai ETB4n: paleta goma, pala motza, trinketea, eskuz banaka, eskuz binaka, paleta larruz eta zesta. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna.

ETB1en, 16:00etan, Bigarren B Mailako Vitoria-Barakaldo neurketaren berri emango dute Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak.

Amaitzeko, 18:00etan, 'ETB Kantxa' saioak Iruñeko jaialdia eskainiko du zuzenean. Bertan, Lau T'erdiko Txapelketako bi norgehiagoka jokatuko dira: Olaizola II-Victor (lehen mailakoa) eta Bakaikoa-Etxeberria (promozio mailakoa). Hirugarren partidan Arteaga II-Untoria eta Alberdi-Aretxabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos