Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Victor eta Jaka, Lau T'erdikoan

Promozio Txapelketako Alberdi vs Zabala eta Agirre vs Egiguren V partidek osatuko dute emanaldia

Viernes, 11 de octubre 2019, 11:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lau T'erdiko Txapelketako hiru partida jokatuko dira ostiral honetan: lehen mailako Victor vs Jaka eta promozio mailako Alberdi vs Zabala eta Agirre vs Egiguren V. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Azpeitiko pilota jaialdia ostiral honetan 22:00etatik aurrera. 

Bestalde, ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak hiru borrokaldi bikain eskainiko ditu. Hasteko, Sergey Lipinets eta Jayar Insonen arteko norgehiagoka eskainiko dute, welter pisuko kontinente-arteko txapelketa. Lipinets, munduko txapeldun izan zen 2017an pisu superarinean, 15 garaipen ditu eta porrot bakarra.

Besteak beste, welter pisuko kontinente-arteko txapelketa izango da ikusgai Sergey Lipinets eta Jayar Inson boxeolarien artean. Bigarren norgehiagoka, Christian Nbilik eta Humberto Gutierrezek egingo dute. Mbili frantziarraren zenbakiak harrigarriak dira: 13 borrokaldi, 13 k.o. Gutierrez mexikarra, ostera, munduko txapeldun izan zen orain hamar urte.

Azkenik, Carlos Castro eta Genesis Servania ikusiko ditugu. Castrok orain arteko 21 neurketak irabazi ditu. Servainak bakarra galdu du 33 borrokaldi egin ondoren eta bera munduko titulua jokoan zegoela. 'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:25etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios