Venezia aldean ibiliko da Pello Reparaz 'Euskalonski' saioan

Euskaraz Pantxoa eta Pello entzuten ikasi duten bi lagunekin ere solasean arituko da

Aste honetako 'Euskalonski' saioko atalean Pello Reparaz kanalez kanal ibiliko da itsaso Adriatikoan, antzinako marinelen eta turisten ametsa den hirian: Venezian.

San Marko Plaza eta Rialton derrigorrezko geldialdia egin ostean, bertako kale estuetan barneratu da historia txiki eta handiak eskuekin ukituz. Italiera eta veneziera entzuten den hirian euskaraz ere mintzatzen dela ohartuko da. Venezian turistak bakarrik bizi direla dioten arren, badira gure hizkuntzarekin maiteminduak dauden lagun veneziarrak ere; Tailandiatik hona etorritakoak, unibertsitatean ikasitakoak edota Dolomita Alpeetatik internet bidez Pantxoa eta Pello entzuten euskaraz ikasi dutenak. Hauen eskutik Italiako sekretuak ezagutuko ditugu. Hori guztia gutxi balitz, Pello Boloniara egun pasa joaten ere ausartuko da. Ciao Italia!

'Euskalonski' astelehenean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos