Borrar

Udako programazioari ekin dio ETB3-k

Marrazki bizidun berriez gain, 'Go!azen', 'Bago!az' eta 'Merlí' telesailak eskainiko dira eta '3txulo' eta '3zpa4' saioen ordutegia aldatuko da

Lunes, 18 de junio 2018, 10:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Marrazki bizidun berriak eskainiko ditu udako oporren hasierarekin batera ETB3k. 'Cam & Leon' kameleoiak, 'Dinotrack' kamioi-dinosauroen abenturak eta 'Peabody eta Sherman' izango dira udako haurrentzako programazioaren berrikuntza nabarmenenak. Horrez gain, 'Go!azen' eta 'Merlí' telesailak izango dira astelehenetik ostiralera ikusgai, eta asteburuetan 'Bago!az' talent show-a eskainiko dute. Halaber, '3txulo' eta '3zpa4' saioen ordutegia aldatuko da eta egunero, goizean, animazio pelikula bat izango da ikusgai da.

'Cam & Leon' marrazki bizidun berriak egunero daude ikusgai 14:30ean. Cam eta Leon protagonistak bi kameleoi dira, bi maskota zintzo, bizitza egonkorrera ohitutakoak. Zoritxarrez, etxerik gabe geratuko dira egun batetik bestera, eta parkean bizi beharko dira bakarrik. Galdutako euren animali instintu eta jarrerak errekuperatu beharko dituzte parkeko gainerako animalien artean biziraun eta abentura ero eta dibertigarriak bizitzeko.

Asteburuetan, 22:30ean, 'Peabody eta Sheraman' marrazkiak izango dira ikusgai. Peabody jaunak bere adopziozko semearekin, Shermanekin, zuzeneko telebista programa bat egitea erabakiko du, bere Manhattaneko apartamendutik bertatik. Show dibertigarria egingo dute, musika, umorea, sorpresa eta elkarrizketa bitxiekin.

Halaber, hurrengo astelehenetik (ekainak 25tik) aurrera, 'Dinotrack' marrazki bizidunen bigarren denboraldia estreinatuko du ETB3k, egunero, 12:00etan. Telesail honen protagonistak erdi dinosauro eta erdi kamioi dira. Ty Rux handia eta Revvit bere laguna D-Structor maltzurraren kontra arituko dira mundu hobe bat eraikitzeko asmoz. Bestalde, 'Dinotrack'en ondoren, egunero, astelehenetik igandera, animazio filmak eskainiko ditu ET3k 12:30ean.

Horrez gain, egunean zehar ikusgai izango diren marrazki bizidunen artean, 'Rita & Crocodile', 'Little Furry', 'Pin Code', 'Yoko', 'Maya', 'Doraemon' eta 'Heidi' dira aipagarriak.

Basakabiko istorioak

Astelehenetik ostiralera, 'Go!azen' telesaila arrakastatsua eskainiko du ETB3k egunero 15:30etik aurrera. Basakabi udalekua ardatz hartuta, bertako ikasleen istorioak ekarriko ditu telesailak abesti eta dantza artean. Larunbat eta igandeetan, ordea, Zuriñe Hidalgok aurkeztutako 'Bago!az' talent showa izango da ikusgai ordu berean, 15:30ean.

Bestalde, 'Merlí' telesaila eskainiko du ETB3k gauero 22:30ean. TV3 kate katalanak ekoiztutako telesailak Merli filosofia irakaslea du protagonista, eta ikasleak askatasunez pentsatzera bultzatuko ditu, nerabeen adineko arazo tipikoei ezohiko bideetatik aurre eginez.

Ekainaren 25etik aurrera, gainera, '3txulo' eta '3zpa4' saioen ordutegia aldatuko da. '3txulo' goizeko 09:00etan, eguerdiko 14:00etan eta iluntzeko 20:00etan izango da ikusgai da astelehenetik igandera. 2ttor, 4ra eta Xbel protagonisten abenturak eta elkarbizitzako gorabeherak ardatz dituen tartea da '3txulo'.

Horrez gain, '3zpa4' bazkalostean izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, astelehenetik ostiralera. Saioaren asteko errepikapenak, ordea, larunbat eta igandeetan izango da ikusgai dira 14:00etan. Ikus-entzuleek egunero jarraituko dituzte Jon, Maider, Amets eta Izarok musika talde bat sortzeko bidean izango dituzten zalantza eta arazoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios