Udako abesti bat sortu beharko dute Anak eta Onintzak

Ana Goitia eta Onintza Enbeita. /ETB
Ana Goitia eta Onintza Enbeita. / ETB

'Hauxa2' saioan musikari profesional ezagunengana joko dute, kanta arrastatsu bat sortzeko aholkuen bila.

Igande honetan, Onintza Enbeitak eta Ana Goitiak udako abesti bat egitea izango dute helburu. 'Hauxa2' taldeak udako hit arrakastatsua egin behar du eta lortzeko jende ospetsu ugari elkarrizketatuko dute, horien artean: Gozategi taldeko kideak, Zuriñe Hidalgo eta Ane Bastida Hesian taldeko abeslaria eta baxu-jolea, Gontzal Mendibil musikaria, erromerietako Luhartz musika taldea, Itxaro Mentxaka mezzosopranoa, Iñigito Txapelpunk eta Lekeitioko Kilin-Kala abesbatza.

Protagonista hauek guztiak elkarrizketatzeko Lekeition ez ezik, Zarautzen eta Orion ere izango dira. Tartean Karmen Marina bizilagunak eta Edurne eta Rosa Mari Lekeitioko andreek beren garaiko kantak eta istorioak ekarriko dituzte gogora.

Saioaren bukaeran sortutako udako abesti berria jende aurrean eta kontzertu erraldoi batean aurkeztuko dute. Uda honetako abesti arrakastatsuena izatea lortuko dute?

'Hauxa2' igande honetan izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos