Borrar

'Trenak eramandako bizitzak' ekarriko dituzte gogora 'Ur Handitan' saioan

Tren istripuetan izandako hildakoak ekarriko ditu gogora saioak. Horretarako, hainbat kasu desberdinetan aurkitzen diren pertsonen testigantzak bildu ditu Xabier Madariagak

Martes, 18 de diciembre 2018, 10:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken 10 urteetan 46 lagun hil dira estatuan trenak harrapatuta, inongo errurik izan gabe. Aparte gelditzen dira suizidioak eta norberaren arduragabekeriak. Estatuko hainbat tren geltokitan, oraindik ere, 443 trenbide pasagune daude. Han gertatzen dira istripu gehienak. Gai honen atzean gertatzen diren istripuez eta horien gainen dauden erantzunez arituko da astearteko 'Ur Handitan' saioa.

Irunek, 19 urteko neskatoak, bikotekidearengana joateko trena hartu zuen Arrigorriagan eta Aretako estazioan jaitsi zen beste noranzkoan zetorren tren batek neska harrapatu zuenean. Hor amaitu zen Iruneren bizitza, eta bertan hasi zen bere aita Gonzaloren borroka estatuan dauden 400 trenbide-pasagune baino gehiago behingoz lurperatu ditzaten.

Gonzalok horixe bera Madrilen Espainiako Sustapen ministroari eskatu eta gutxira, tren batek Idurre harrapatu zuen Legazpin. Beste heriotza bat.

Asier eta Isa dira Idurreren gurasoak. Egunotan beteko da alabaren heriotzaren lehen urteurrena. Etxeko ateak zabaldu dituzte alaba nolakoa zen azaltzeko. Ekidin zitekeen heriotza izan dela aldarrikatzen dute, Legazpiko tren geltokiak aspalditik behar baitzuen erreforma eta trenbide-pasagunearen desagertzea. Idurre hil eta gutxira hasi dira Legazpiko estazioa berritzeko lanak. Beranduegi, ordea, familia honentzat.

Bilboko Zorrotza auzoan adineko bi emakume hil zituen tren batek duela 2 urte. Haien aurretik ia beste 20 lagun zendu dira trenak harrapatuta, erabat ahaztuta eta bigarren mailakoa sentitzen den auzo honetan. Urteak daramate auzo elkarteko kideek haien aldarrikapen nagusia mahai gainean jartzen: Zorrotzako bi trenbide-pasagune lurperatzea ezinbestekoa da baina hori egiten ez den bitartean auzokideek beldurrarekin bizitzen jarraitu beharko dute.

21 urte dira dagoeneko Euskal Herriko tren istripurik larriena gertatu zela. Uharte Arakilen izan zen eta 18 hildako eta 110 zauritu eragin zituen. Istripuaren kausa nagusia gehiegizko abiadura izan zela ebatzi zen: 30 kilometro orduko onartzen zuen tartean, 137 kilometro orduko abiadura zeraman trenak. Arkaitz legazpiarrak bere anaiarekin eta lagun batzuekin bidaiatzen zuen tren hartan. Zauri larriak izan arren, bizirik atera zen istriputik eta bere bizipena kontatuko du.

Ia egunero gertatzen dira harrapatzeak. Eta tabua ez izan arren, makinisten artean ez da asko hitz egiten istripuei buruz. Esaterako, Juantxuk 34 urte daramatza tren makinista gisa, eta harrapatze hilgarririk ez izan arren, bere lan ibilbidean zehar ezusteko asko izan ditu. 'Ur Handitan: Trenak eramandako bizitzak' asteartean, abenduaren 18an, gaueko 22:30ean izango da ikusgai ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios