Tourreko mendiko etapa handia, zuzenean

Annecy-Le Grand Bornand etapa 13:10etik aurrera jarraitu ahal izango da

Aurtengo Frantziako Tourreko lehen mendiko etapa izango dugu ikusgai asteartean ETB1en eta eitb.eus-en: Annecy-Le Grand Bornand. 13:10ean hasiko da emanaldia eta ohi denez Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna.

Alpeetan jokatuko den etapa menditsuak 158 kilometro izango ditu, lau mendate hauekin: Col de la Croix (1. Mailakoa), Plateau des Glieres (Berezia), Col de Romme (1. Mailakoa) eta Colombiere (1. Mailakoa).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos