Tokion hasiko du ibilbidea Euskalonski saioaren bigarren denboraldiak

Asiara joango da Pello Reparaz, Japoniako hiriburura, denboraldi berria hastera/
Asiara joango da Pello Reparaz, Japoniako hiriburura, denboraldi berria hastera

Pello Reparaz aurkezlea, Japoniako hiriburuan hasiko du 'Euskalonski' saioko bigarren denboraldia eta Tokion bizi diren hainbat euskaldunekin batuko da bertan, astelehenean, hilak 7

Bigarren denboraldia estreinatzeko Europa alderik alde zeharkatu eta Asiara joango da Pello Reparaz, Japoniako hiriburura. Ekonomiaren sehaska da Tokio, eta bideo-jokoena, eta mangarena, eta beste hamaika gauzena.

Bidaia hasteko Hiromi euskalonskiarekin egin du hitzordua, bi lagun oso berezi aurkeztuko dizkiolako; Udaberritxu eta Arantxu txakurtxoekin animalien ile-apaindegi bat bisitatzeko aukera izango du.

Ondoren, Kichijoji geltoki ondoan Sho Hagio euskalonskiarekin egingo du topo, bere auzoko barazki denda bitxi eta tipiko bat ezagutzeko. Metropoli handia izan arren, hiri honetan bada ohitura mantentzeko grina, eta horrela ikasiko du Gorka Gerediaga berriztarrarekin Senso Ji tenpluan.

Hiriko zentrora bueltan, Iñaki Zulaikak bere Nissaneko lankideekin afaltzeko eta karaokerako gonbitea egingo dio Pellori. Eta ez hori bakarrik, lehiaketetako autoei buruzko sekreturen bat ere jakin ahal izango du.

Egunero-egunero milioika lagunek zeharkatzen dute Shibuyako bidegurutzea, eta horrela egingo du Pellok Masayuki Ishizukarekin, oso euskara berezia egiten duen lagun japoniarrarekin.

Azkenik, Tadayosi Himeda zinemagile garrantzitsuaren Ama lur filma ikusiko du Pellok euskalonskiez inguraturik, eta pena handiz, neoiz betetako hiria atzean utzita egingo dio agur hiri berezi honi.

'Euskalonski' saioaren bigarren denboraldia Tokion, astelehenean, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera