Borrar

Lau T'erdiko finalari begira, ostiraleko 'Gure Bideoteka' saioan

Aurtengo bi finalistek, Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak, jokatutako zenbait partida izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en

Viernes, 16 de noviembre 2018, 10:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetan Lau T'erdiko Txapelketako finala jokatzen dela eta, Euskal Telebista pilota giro bete-betean sartuko da ostiral gauetik hasita.

22:00etan 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute hiru partida eskaintzeko. Pilotari eskainitako gaua Urrutikoetxearen eta Ezkurdiaren arteko 2016ko San Fermin Torneoko Lau T'erdiko finalarekin hasiko da. Ondoren, Urrutikoetxea-Altuna III. Gaua amaitzeko, aurtengo final laurdenetan ligaxkan bi finalistek, Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak, jokatutako partida eskainiko da.

Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa arduratuko dira kirol-kontaketa guztiak egiteaz. Partidak, bestalde, ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai 22:00etatik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios