Borrar
Saioa egiten duen taldea.
'Teknopolis' saioaren erreportaje bat, ASEBIO sariaren irabazle

'Teknopolis' saioaren erreportaje bat, ASEBIO sariaren irabazle

CRIPSR/Cas9 genoma editatzeko teknikari buruzko erreportajea nabarmendu dute

Domingo, 19 de noviembre 2017, 11:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

ASEBIO Espainiako bioteknologiako enpresen elkarteak jakinarazi duenez, 'Teknopolis' telebista-saioaren erreportaje batek irabazi du ASEBIO saria. Bioteknologiaren komunikazioa eta dibulgazioa saritzen du ASEBIOk, eta Telebista eta Irratia kategorian saritu du CRIPSR/Cas9, genoma mozteko guraizeak 'Teknopolis'en erreportajea. ETBk iazko urrian emititu zuen eta oraindik ere ikusgai dago eitb nahieran-en.

CRISPR/Cas9 teknikak sekulako iraultza ekarri du genetika-arlora, hari esker, gene akasdunak ordezkatzeko aukera baitago. Teknikaren aitzindari nagusietako bat, Juan Francisco Martinez Mojica, elkarrizketatu zuen 'Teknopolis'ek orain saritutako saioan, baita teknika hori erabiltzen hasi diren UPV/EHUko ikertzaile batzuk ere: Josean Rodriguez Perez, Izortze Santin Gomez, eta Ainara Castellanos Rubio.

Alaitz Ochoa de Eribe Aguirrek zuzendu zuen saioa, eta animazioak, berriz, Guillermo Roa Zubiak egin zituen. Erreportaje saritua eitb nahieranen dago ikusgai.

Gainerako kategorietan, hauek izan dira sarituak: Muy saludable aldizkariko Jesús Mendez Gonzalezen 'Transplanteen hamar mugarri' artikulua, eta Ignacio Lopez-Goñiren microBIO eta El rincón de Pasteur blogak. Azkenik, Jose Antonio Lopezek jasoko du Merezimendu Saria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios