'Smoggie Queens: Brotxa & Pelukaren Erreginak', orain euskaraz
Anjel Alkain, Jon Iraola eta Aitor Gabilondo arduratu dira, besteak beste, euskarazko bikoizketa artistikoaz, Albina Stardust eta Divina Comedia drag queen-en kolaborazio bereziarekin
DV
Domingo, 22 de junio 2025, 17:55
Ingalaterrako Middlesbrough hirian girotutako LGTBIQ+ lagun talde baten istorioak eta bizipenak kontatzen dituen 'Smoggie Queens: Brotxa & Pelukaren Erreginak' komedia estreinatuko du EITBk Primeran euskarazko eta euskal streaming plataforma.
Phil Dunningek idatzia, osagai ugari ditu: drag ikuskizunak, identitate disidenteak, umorea, aukeratutako familiak… Anjel Alkain, Jon Iraola eta Aitor Gabilondo arduratu dira, besteak beste, euskarazko bikoizketa artistikoaz, Albina Stardust eta Divina Comedia drag queen-en kolaborazio bereziarekin. Kapitulu bakoitzak 30 minutuko iraupena du.
Lehen denboraldiaren arrakasta ikusirik, BBCk bigarrenaren grabazioa martxan jarri du. Beraz, Phil Dunningek idazten gain gorpuzten duen Dickie itzuliko da haren ama (Mark Benton), Lucinda (Alexandra Mardell), Stewart (Elijah Young) eta gainerako pertsonaiekin batera. Kameoak ere, esaterako Michelle Visage edo Steph McGovern-enak, ohiko keinu dira.
Online eskaintzeaz gain, Bilbon aurrestreinaldia egin da. Pantaila handian gainera, zehazki Bilboko Zinegoak zinemaldiko '3, 2, 1 Zinegoak!' ekimenaren barruan. Azkuna Zentroko Golem zinema aretoan izan zen hitzordua eta Anjel Alkain, Jon Iraola, Albina Stardust eta Divina Comedia izango dira bertan, Unai Iparragirre ETBko zuzendariarekin eta Ainoa Santisteban PRIMERANeko arduradunarekin batera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.