Sei pertsonaia berri izango ditu 'Go!azen'-eko 12. denboraldiak
Lau ikasle 'beterano' Oihane, Izar, Alaiak eta Bosko izango dira; zuzendari lanetan jarraituko du Maitanek eta Garazi izango du alboan, monitore lanetan
I. M.
Sábado, 14 de junio 2025, 12:04
Basakabiko gaztetxoen abenturak biltzen dituen 'Go!azen' ETBko telesaila arrakastatsuaren 12. denboraldiaren grabaketaren aurre prestaketekin hasi da. Lehen informazioak ere, nola ez, zabaldu ditu komunikazio taldeak. Batetik, iazko sei beteranok jarraituko dute eta hauei beste sei pertsonaia berri batuko zaizkie. Gutziek Iker Laurobak sortutako musika eta hitzak oinarri dituen bideoklipa grabatu dute Irungo Txingudi Ekoetxean, Plaiaundiko parke ekologikoan.
Zehazki Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez), Roke (Jon Alonso), Azpi (Yan Pinto), Ekaitz (Josu Iriarte) eta Gaizka (Luken Urruzmendi) helduko dira aurten Basakabira, uda berezia igarotzeko asmoz. Aurreko urteko esperientzia errepikatuko dute, berriz, Oihanek (Garazi Urkola), Izarrek (Irati Marin) eta Alaiak (Adriana Sanchez), baita Bosko (Ander Ayerza) ikasle beteranoak ere. Udalekuaren zuzendari lanetan jarraituko du Maitanek (Nerea Arriola), eta Garazi (Nerea Elizalde) izango du alboan, monitore lanetan.
Maitanek beste itxura bat eman nahi dio udalekuari, eta ideia berritzaile bat ekarriko du. Baina, bere izaera kontuan izanik, oraingoan ere sortuko du istiluren bat edo beste, eta horren ondorioz, ikasleak aurka izango ditu. Garazirekin batera, arazoei konponbidea ematen saiatuko da, baina ez dute batere misio erraza izango, indartsu baitatoz aurtengo ikasleak. Ekaitzek, esaterako, ez du inongo erreparorik izango istiluetan sartzeko, eta Rokek erakutsiko du harkaitza bezain mutil gogorra dela. Azpik argi utziko du ez zaiola gustatzen besteek desberdin ikustea, eta ikusiko dugu Maren nortasun handiko pertsona dela. Karla izango da aurtengo udalekuko neska pijoa eta Gaizkak maitasuna topatuko du espero gabe.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.