Gaizka Aranguren eta Josune Ariztondo, saioko une batean. EITB

Saturrarango kartzelaz arituko dira 'Itxi Liburuak' saioan

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak Josune Ariztondo izango du solaskide

Miércoles, 17 de febrero 2021, 11:19

Asteazken honetan, 1938 urtetik 1944 urtera bitartean espainiar Estatuko kartzela handienetako bat izan zen Saturrarango kartzelaz arituko da 'Itxi Liburuak' saioa, 22:30ean, ETB1en. Josune Ariztondo politikari ohia irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan.

Publicidad

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Saturraranera joango dira. Besteak beste, kartzela hori nola zegoen kokatuta kontatuko diete, eta kartzelako leku ilunena, zigor ziega, irudikatuko dute. Oinak beti urpean izatera behartzen zuen zigor ziegak. 

Arangurenek ez ezik, beste hainbat adituk ere lagunduko diote Ariztondori erronkari aurre egiten. Tartean izango dira, besteak beste, honako hauek: Arantza Ugarte kazetaria; Garazi Lizaso arkitekto teknikoa; Mari Campos, haur zela kartzelan bizi izandako emakumea; Bene Olazabal, kartzelan zegoen haur bat etxean hartu zuen emakumea; eta Lorea Amutxastegi, kartzelara bisitan joaten zena.

Josunek bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea; izan ere, bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad