Borrar
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, aurkezleak. EITB

Ehungarren saiora helduko da ostiral honetan 'Biba Zuek!'

Ospatzeko, besteak beste, aurten 100 urte bete dituen Alaves taldeko hainbat jarraitzaile, eta 100 liburu idatzi dituen Antton Kazabon idazlea izango dira platoan

Ostirala, 5 otsaila 2021, 10:38

Comenta

100 saio beteko ditu ostiral honetan 'Biba Zuek!' programak. 250 lagun inguru pasatu dira solasalditik eta euskal gizarte eta kulturako 100 lagundik gora hartu dituzte platoan. Ospatzeko, aurten 100 urte bete dituen futbol taldeko gonbidatuak izango dituzte protagonista, Alavesen jarraitzaile sutsuak, eta duela gutxi 100. liburua idatzi duen idazlea: Antton Kazabon.

Ondoren, Vidal Salcedo medikua kolesterolaz arituko da. Zein da kolesterol txarra? Eta zein ona? Zein eragin ditu gure gorputzean? Galdera horiei eta beste askori erantzuna emango die Vidalek.

Bestalde, bigarren orduko gonbidatua Elixabete Garmendia kazetaria izango da. 'Nanogune txikiaren xarma' kaleratu duen liburuaz eta bere ibilbideaz hitz egingo dute. Mikel Markez eta Jon Garateren atalei esker Elixabete gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu. Astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en.

Lapurra agerian, 'Go!azen'-en

Basakabiko lapurra nor den argituko da, berriz, 'Go!azen' telesailaren hamabigarren atalean. Amaiaren bulegotik 1.000 euro inguru lapurtu zituzten, eta Igorrek Garazirengana bideratu zituen susmoak. Baina oraindik ez dago argi nork ostu zuen diru hori guztia, ezta zertarako nahi zuen ere. Ostiraleko atalean, benetako lapurra nor den jakingo da eta nola harrapatzen duten ikusiko da.

Lapurretarena ez da, ordea, Maddi arduratzen duena. AEBra joan nahi badu, artistentzako beka bat eskatu beharko du, eta, beka onartzeko, epaimahai baten aurrean abestu beharko du. Baina asko kostatzen zaio jende aurrean aritzea. Iazko kontua bada ere, oraindik oso gogoan dauka Maialentxu pixontziaren afera, eta konplexuz beteta dago. 

Eiderrek eta Enekok, berriz, euren harremanarekin zer egin nahi duten argitu beharko dute. Lehendabizi moztu egin zuten Enekoren jarrera ez zuelako gustuko Eiderrek. Ondoren, gerturatze bat izan dela ematen du. Zer egingo dute azkenean? Ostiralero, 21:00etan, «Go!azen» telesailaren atal berri bat izango da ETB1en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ehungarren saiora helduko da ostiral honetan 'Biba Zuek!'

Ehungarren saiora helduko da ostiral honetan 'Biba Zuek!'