'LND' saioan, 'Pequeña Gran Voz' pelikula ikusgai

Halaber, Harrison Ford aktorearen talentu ezkutuak ezagutuko ditu, Emma Thompsonen familiaren berri emango du eta Charles Chaplinek Euskal Herrira egindako bisita gogoratuko du

Astearte honetan, 'La Noche de…' saioak Pequeña gran voz filma eskainiko du, Austria eta Alemaniaren arteko koprodukzioa. Bigarren Mundu gerratearen ondoren, ume batek nazismoak utzitako arrazakeriari aurre egingo dio duen baliabide bakarrarekin: ahotsa.

Izan ere, abesbatz batean sartzea lortzen badu, bere etorkizuna aldatu daiteke. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, halaber, Harrison Ford aktore izan aurretik zurgin bezala lanean aritu zela azalduko du Talentos Ocultos atalean, eta, horrez gain, Emma Thompson-en familia eta ibilbidea errepasatuko dute, aste honetan 60 urte bete dituela ospatuz.

Amaitzeko, Charles Chaplinek Euskal Herrira egin zuen bisita gogoratuko du saioak 'Archivos secretos de La Noche de…' atalean. 'La Noche de… Pequeña gran voz' astearte honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera