Ixa Rodriguez eta Ibon Larrinaga boxeolariak, 'Gure Kasa'n

Nerea Aliasek bi gonbidatuen artxibo irudiak aurkitu ditu eta, gainera, Ixarekin ringean boxeoan ibiltzen ausartuko da

Asteazken honetan 'Gure Kasa'ko ringean 'punch' handia duen saioa izango da ikusgai. Goi mailako bi boxeolari izango dira gonbidatuak: Ibon Larrinaga eta Ixa Rodriguez. Ibon Larrinagak 11 garaipen eta bi porrot besterik ez ditu bizkarrean, balantze bikaina, eta pasa den maiatzean Madison Square Gardenen borrokatzeko aukera izan zuen, New Yorken. Orain, Espainiako Txapeldunaren Gerrikoa lortzeko lehian buru-belarri sartuta dabil. Ixa Rodriguez, bere aldetik, aurten profesionaletan debutatu duen lehen emakume gipuzkoarrean bilakatu da, eta amateurretan Euskadi eta Espainiako txapelketa lortu zituen.

Nerea Aliasek bi gonbidatuen artxibo irudiak aurkitu ditu eta gainera, Ixarekin ringean boxeoan ibiltzen ausartuko da. Nahiara Gagok, bestalde, gaurko jolasean borrokarako erabiltzen diren eskularruei beste funtzio bat emango die. Jon Garate kalean ibili da, hizketan aritzea begi bistakoa da, eta oraingoan, boxeo speaker lanak egiten saiatu da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos