Rikardo Arregi sariak, zuzenean, ETB1en

Ilaski Serranok eta Dani Alvarezek gidatuko duten ekitaldian, azken 50 urteotan euskarazko kazetaritzak egin duen ibilbidearen hamar mugarri sarituko dira

ETB1ek zuzenean emango du ostiral honetan Andoaingo Bastero kulturgunean 19:00etatik aurrera egingo den Rikardo Arregi Kazetaria sarien banaketa ekitaldia. Bertan, azken 50 urteotan euskarazko kazetaritzak egin duen ibilbidearen hamar mugarri sarituko dira. Ilaski Serrano eta Dani Alvarez kazetariak egingo dituzte gidari lanak.

Edizio eta ospakizun berezia da aurtengoa, 30 urte betetzen baititu Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Hori dela eta, urteotan guztiotan euskarazko komunikazio arloan protagonista izan direnen lana aitortuko da.

Ekitaldia musikaz jantziko dute Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin musikariek, Olatz Prat abeslariarekin batera. Bestalde, Zubi lana dokumentalaren pasarte labur bat izango da ikusgai. ETBk eta On Time ekoiztetxeak egindako ikus-entzunezko honek euskarazko komunikazioaren azken 50 urteetako errepasoa egiten du.

Xabier Sukia kazetariak egingo du emanaldiaren kontakizuna.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos