Reala-Eibar, III Euskal Herria Txapela finala, zuzenean ETB1en

Gainera, Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera

Larunbat honetan, arraunak, futbolak eta zestak osatuko dute ETBko kirol eskaintza. Hasteko, Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia izango da ikusgai 18:00etatik aurrera. Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak eskainiko dituzte zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara esatarien kontakizunarekin.

Ondoren, Realak eta Eibarrek jokatuko duten III Euskal Herria Txapela finala izango da zuzenean ikusgai, 20:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Tolosako Berazubi zelaian jokatuko den partidaren berri, Ander Txintxurretak eta Juanan Larrañagak emango dute.

Amaitzeko, Gernikako Zesta Txapelketa finala izango da ikusgai Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea- Lekerika bikoteen artean. Xabier Euzkitzek eta Aimar Aldazabalek egingo dute partidaren kontakizuna, 23:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.