Real Union-Oviedo eta pilota Logroñotik, zuzenean

Domus Dei desafioko hiru partida jokatuko dira: buruz buru, binaka eta lau t'erdian

Real Union-Oviedo Bigarren B mailako futbol partidak zabalduko du larunbateko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute kontakizuna 16:00etatik aurrera.

18:00etan pilota izango dugu ikusgai Logroñoko Adarragatik. Domus Dei desafioko hiru partida jokatuko dira: Bakaikoa-Dario (buruz buru), Urrutikoetxea-Mariezkurrena II / Irribarria-Martija (binaka) eta Agirre-Etxeberria (lau t'erdian).

Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Temas

Euskera