Radio Vitoria Jazz, 24 orduz jazza etenik gabe, uztailaren 15etik 21era

Radio Vitoria Jazzek hainbat saio eskainiko ditu eta baita Falerina Lorategiko, Printzipal Antzokiko eta Mendizorrotza Polikiroldegiko kontzertuak ere

DVDonostia

Radio Vitoriak osorik jazzari eskainitako kanala jarriko du abian Vitoria-Gasteizko 53. Jazzaldia dela-eta. Uztailaren 15etik 21era bitartean, 24 ordutan, etenik gabe izango da jazza. Radio Vitoria Jazzek hainbat saio eskainiko ditu, eta baita Falerina Lorategiko, Printzipal Antzokiko eta Mendizorrotza Polikiroldegiko kontzertuak ere ere.

Joseba Cabezasek goizeko 11:00etan 'RV Jazz Live' saioa zuzenduko du. Jazzaldiaren eta Falerina Lorategiko zuzeneko musikaren inguruko aktualitatea, iritziak eta kritikak bilduko ditu tarteak.

15:00etik aurrera, 'Ondas de Jazz' saio-sortak, Radio Vitoriak Jesus Guridi Musika Eskolan grabatutako kontzertuak eskainiko ditu. Besteak beste, Kurt Rosenwinkel hirukoaren, Julian Maesoren, Jon Urrutia-Monnoten eta Gasteziko musika eskoletako talde eta big-band-en emanaldiak eskainiko dira.

Arratsaldeko 17:00etan, Pedro Espinosa eta gonbidatuek eguneko kontzertuak aztertuko dituzte, eta 19:00etan Carlos Perez Cruzek XXI. mendeko musikak aurkeztuko ditu, dagoeneko jazzeko klasiko bilakatu direnak.

Radio Vitoriako programazio bereziak bi ardatz izango ditu nagusiki: 18:00etan, Printzipal Antzokian izango diren jazz saioak, eta 21:00etan, Mendizorrotzako Polikiroldegian eskainiko diren kontzertuak. Radio Vitoriak hamar ordu baino gehiago eskainiko ditu zuzeneko kontzertu edo hainbat areto europarretan grabatutako kontzertutan.