Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

San Prudentzio jaietako danborrada eta erretreta, ETB1en

Viernes, 27 de abril 2018, 08:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero legez, EiTBk bat egingo du Gasteizko San Prudentzio jaiekin, eta jai egun handiaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada eskainiko ditu. Imanol Artolak emango du bi ekitaldien berri ETB1en.

Erretreta 21:00etan izango da, Probintzia plazan. Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalariek joko dute Aldundiaren jauregiko balkoitik. San Prudentzioren erretretak Erdi Aroan Gasteiz harresi ostean bizi zen garaian egiten zen dei militarra gogorarazten du. Hiriko ateak itxiko zirela iragartzen zuten.

Danborradaren emanaldia gauerdian hasiko da, 00:00etan, 'ETB Kantxa' saioko pilota emanaldiaren ostean. Gasteizko gastronomia elkarte ezberdinetako sukaldari eta soldaduek osatutako tropa Probintziako Jauregian bilduko da. Danborrak eta upelak hartuta, Erdi Aroko hirigunean eta erdialdeko kaleetan barrena abiatuko dira fanfarreen musikarekin batera

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios