Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bigarren Mundu gerrako museoan. EITB
Poloniako Poznan herrian izango da asteleheneko 'Euskalonski'

Poloniako Poznan herrian izango da asteleheneko 'Euskalonski'

1992tik euskara eskolak ematen dira hango unibertsitatean eta dozenaka dira bertan euskaldundu direnak

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehen honetan, Amerika atzean utzi eta Europa erdi-erdira etorriko da 'Euskalonski', Poloniara, Poznango hirira, hain zuzen ere. Bi akerren hiria ere esaten diote, izan ere, adardun abere hauek dira hiriaren sinboloa. Erdi aroko itxurako hiria da Poznan, txikia eta kaskarina, eta euskaldun kopuru harrigarria dago bertan. Izan ere, 1992tik euskara eskolak ematen dira hango unibertsitatean, eta dozenaka dira bertan euskaldundu direnak.

Aste honetako 'Euskalonski'k horietako batzuk ezagutuko ditu, denak ere euskara maila apartekoa daukatenak. Horien eskutik hiriaren hainbat sekretu ezagutuko dituzte, hala nola, Bigarren Mundu gerrako museoa, hiriko liburu denda sekretua, antzerki alternatibo eder eta glamourrez betea, eta beste gauza asko.

'Euskalonski' astelehen honetan emitituko da 22:30ean ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios