Eli Pinedo eskubaloi izarra 'Gure Kasa'n

Gainera, Iban Garcia MTV musika festibaleko sari-banaketa batean izan da

Luxuzko gonbidatua izango dute astelehen honetan 'Gure Kasa'n, Eli Pinedo; eskubaloi munduan izan handienetako bat izan da. Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen, eta Bera Bera edota Itxako taldeekin batera hainbat arrakasta lortu ditu. Hori guztia gutxi balitz, Mundu Txapelketa bateko hirugarren postua eta Europako Txapelketako bi bigarren postu eskuratu ditu. Eli ez da geldirik egoten den horietakoa ordea, eta goi-mailako kirola utzi zuenetik buru-belarri dihardu bere negozioekin eta esatari lanetan.

Jon Garate kalean ibili da jendeak eskubaloi jaurtiketa batean lortutako zehaztasuna eta indarra neurtzen. Nerea Aliasek tarte oso berezia ekarriko du platora: Oroitzapenen kaxa zabalduko du Eli Pinedorentzat. Amurrion izan da, Elik eskubaloian lehen pausoak eman zituen tokian, eta jokalari ohia hunkitzea lortuko du.

Aitor Frantsesenak lagun berri bat aurkeztuko du oraingoan: Oskar Garro, egun Espainiako txapelduna da bizikletarekin.

Iban Garcia saltsero hutsa da, eta aste honetan MTV festibala ospatu dela eta, sari-banaketako giroa ezagutu nahi izan du. Abeslari ospetsuren batekin egoteko aukerarik izan ote du?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, gaueko 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos