Pello Reparazek Berlin ezagutuko du asteleheneko 'Euskalonski' saioan

Pello Reparazek Berlin ezagutuko du asteleheneko 'Euskalonski' saioan

Alemaniako hiriburuan hainbat lagunekin elkartuko da

Pello Reparaz Europako bihotzera abiatuko da asteleheneko 'Euskalonski' saioan, Berlinera, hain zuzen ere. Jokin Mitxelenari gomendioak eskatu ostean, berpiztutako Berlin honen historiaren gurpil zoroan sartuko da Pello.

Abentura Danel Agirre kazetariarekin hasiko du eta Tailandiako matxinsalto frijituak Berlin zentroan jatea posible dela erakutsiko dio. Ainhoa Añorga eta bere seme-alaba berlindarrek Alemanian euskara inoiz baino biziagoa dagoela erakutsiko dute. Akilesek euskal kantuak alemanez abesten erakutsiko dio Pellori, Berlingo hondartza xelebrean boleibolean jokatzen ibili ondoren.

Harresiaren bi aldeetan hainbat lagunekin topatuko da: Ager Urigüen sukaldariak etxeko hozkailua erakutsiko dio, Julia Opitzek parke bilakatutako aireportu handi batean argazki sesioa egiten lagunduko dio, eta Alazne Artetxerekin munduko diskoteka txikienean sartuko da Pello.

Hiriburu honen kontrastea, kolorea eta biziaz disfrutatu ondoren maleta egiteko ordua iritsi da. Auf Wiedersehen!

'Euskalonski' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos