Pello Reparaz New Yorken izango da asteleheneko 'Euskalonski' saioan

Kirmen Uribe eta Pello Reparaz, liburutegi publikoko sarreran/
Kirmen Uribe eta Pello Reparaz, liburutegi publikoko sarreran

Lorik egiten ez duen hirian barrena murgilduko da, eta bertan bizi diren euskaldunak eta hiriko istorio bitxienak ezagutuko ditu

Pello Reparaz lorik egiten ez duen hirian murgilduko da asteleheneko 'Euskalonski' saioan, etxe-orratz artean.

Hasteko, Kirmen Uribe idazlearekin liburutegi publikoan batuko da, hango hamaika liburu eta istorio ezagutzeko. Guillermo Zubiaga komikigilearekin ferryan igo eta askatasunaren estatua ikusiz euskal balezaleen ondareaz ikasiko du Pellok. Mari Mar Cortes lagunarekin errehabilitaziorako robotak ikusi, Central Parken korrika ibili eta egundoko afaria dastatuko du. Gosea aseta, Ruth Guimera aktorearekin Harlem auzoko bihotzera joango da bertako imigranteen istorioak ezagutzeko.

Fifth Avenue eta Broadway artean beste hainbat euskalonski topatuko ditu: Ibai Vigil zarauztarrak Wall Streeteko marrazoen bizitza erakutsiko dio, Emily Lobsenz zinemagileak zinema eta feminismoaz hitz egingo du, eta Vito Havrilla New Jerseytarrak irailaren 11ko atentatuak nola bizi izan zituen kontatuko du.

Mikel Laboari omenaldi txiki bat egin ostean, taxi horiak, sagar handia eta gaueko argiak atzean uzteko ordua iritsiko zaio Pello Reparazi.

'Euskalonski' astelehen honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en.

Temas

Euskera